Ibilgailuen gaineko Zerga ordaintzeko azken eguna uztailaren 3a izango da

2020/06/15

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa helbideratuta dutenei uztailaren 3an bertan kobratuko zaie zenbatekoa. Ordainketa kontu korrontera helbideratzea nahi dutenek zergak@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute.

2020ko egutegi fiskala aldatu zuen Zumaiako Udalak eta hainbat zergen kobrantza atzeratu, COVID-19aren ondorioak leuntzeko. Zerga egutegi berriaren arabera, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren ordainketa egiteko eguna uztailaren 3a izango da.

Zergaren ordainketa helbideratuta dutenei uztailaren 3an bertan kobratuko die Udalak zenbatekoa. Ordainketa helbideratuta ez duten herritarrek zergak@zumaia.eus helbidera idatzi dezakete zenbatekoa kontu korrontetik kobratzeko; jabearen izena, NAN zenbakia, kontu korronte zenbakia eta matrikularen datuak bidali beharko dituzte. Ordainketa bankuan bertan egin nahi dutenek ordainagiria beharko dute, eta hori lortzeko udaletxera jo beharko dute, zaharkituta geratu baitira helbideratuak ez dauden etxeetara bidalitako ordainagiriak, epemuga atzeratu delako.

2020ko zerga egutegi berria