Igande honetan familientzako ludoteka zabalik

2018/11/13

Azaroaren 18an, 17:00etik 19:30era irekiko da.

Ludoteka zabalik egongo da igande honetan Zumaiako familia guztientzat, baina beharrezkoa izango da haurra heldu batek laguntzea, egun horretan hezitzaileak ez dira haurren arduradun izango. Bestalde, kontuan eduki behar da ludoteka ez dagoela haur txikientzat egokitua, beraz, gomendatzen da 4-5 urtetik aurrerako haurrekin etortzea.