Igandean arraunlariak animatzeko deia egin nahi die herritarrei Udalak
Denboraldi ikaragarria egin du aurtengoan ere Zumaiako Telmo Deun elkarteko emakumeen traineruak. Igandean Kontxako Estropada jokatuko dute, estropada berezia eta sinbolikoa benetan. Igandea egun ederra izango da zumaiarrontzat eta horregatik, Zumaiako Udalak kamiseta gorriak jantzi eta igande goizean Donostiara joateko deia egin nahi die herritarrei. Donostiara joateko aukerarik ez dutenek ere, arraun elkarteak nahi izan bezala, neskei omenaldia egiteko aukera izango dute, arratsaldeko 19:00etan ongi-etorria egingo baitzaie Zumaian. 19:00etan zubi txiki parean hartuko ditu txarangak eta denboraldi paregabeari bukaera emateko irabazitako bandera guztiak aterako dituzte kalera, herritarrekin batera denboraldi gogoangarria ospatzeko. Beraz, animatu eta igandean irten kalera kamiseta gorriarekin!



