Igandean, Amaia plaza inguruan eta Arranplan ezingo da aparkatu

2013/04/11

Igande arratsaldean estropadak jokatuko dira Zumaiako uretan. Hori dela eta, Udaltzaingotik jakinarazi nahi dute, igande goizetik ezingo dela aparkatu Amaia plaza eta Arranpla inguruan. Jarriko diren seinaleak errespetatzeko eskaera egiten die herritarrei.