Igandean bi orduz itxita izango da Goiko plazarako bidea Angeles Sorazu kaletik
Igande honetan, maiatzak 6, Goiko plazara doan bidea bi orduz itxita egongo da Angeles Sorazu kalean, goizeko 11:30ean hasi eta eguerdiko 13:30 arte. Beste aukera bat egongo da Goiko plazara joateko, Arroakalean gora, San Juan egoitza goitik pasa eta Arritokieta kaletik jaitsita. Igandean Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna izango da eta 300 ume baino gehiago arituko dira Sanjuaniturri inguruetan bideo bat grabatzen.



