Igandean Getariako estropadetara ez joateko deia egin du Udalak

2020/07/16

Zumaiako Udalak Getariako Udalaren eskariari jarraituz herritarrei eskatzen die igandean ospatuko diren estropadetara ez joateko.

Azken egunotan izaten ari garen egoera berezia dela eta, igande honetan Getarian izango diren estropaden harira, Zumaiako Udalak Getariako Udalaren eskariari jarraituz, herritarrei dei egiten die Getariara joan ez daitezen.

Getarian izan daiteken agerraldia kontuan hartuta, eta estropada-unean sor daitezkeen jende-pilaketak ekidite aldera,  egiten zaie eskaera hau herriko zaletuei eta deia zabaltzeko eta arduraz jokatzeko eskatzen zaie.

Aurrez adierazi bezala, zentzuz eta arduraz jokatzeko unea da hau; guztion osasuna babesteak izan behar du lehentasuna. Etorriko dira estropadez nahiz bestelako ekitaldiez bertatik bertara gozatzeko uneak.