Igandean irekita izango da Gaztegunea

2012/04/27

Aurrekontu parte hartzaileak osatzerakoan Gazteguneko erabiltzaileek igandetan ere gune hori irekitzeko eskaria egin zuten. Horri erantzun nahian, uda bitartean hileko igande batean Gaztegunea irekita izango da. Igande honetan, hilak 29, irekiko da lehen aldiz 16:30etatik 20:30 bitartean. Hurrengo ikasturteari begira, oraingo esperientzia kontuan hartuta, Udalak aztertu egingo du Gaztegunea igandeetan irekitzeko aukera.