Igandean, lehen aldiz txakurkrosa izango da Zumaian
Datorren igandean, hilak 22, Zumaian lehen aldiz txakurkrosa izango da. 11:00etan hasiko da Aitzuri kaletik, eta 7 km inguruko ibilbidea San Lorente ermita inguruan egin beharko dute parte hartzaileek helmugara iritsi aurretik. Udalaren Kirol Sailak herritarrak igande goizean paseo bat eginez San Lorente aldera ingura joatera animatu nahi ditu.



