Igandean ospatuko da 89 urte dituztenen omenaldia

2019/05/31

Ekitaldia 12:00etan izango da Gizarte Zentroan. Hilaren 4an, halaber aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia eskainiko da Alondegian.

Urtero bezala, Zumaiako Udalak eta Nagusien Mahaia osatzen duten kide ekintza egitarau zabala antolatu dute Zumaiako Nagusientzat eta Nagusiekin ekimenaren baitan.

Horri lotuta, igandean, hilak 2, 89 urte dituzten herritarrei omenaldia egingo zaie, goizeko 12:00etan Gizarte Zentroan (Hogarrean). Guztira 36 lagun dira adin hori dutenak Zumaian eta Udalak jakinarazi du ekitaldira 20 lagun joango direla. Halaber, omenaldiaren aurretik, goizeko 11:00etan, meza egingo da parrokian, Beheko Plaza abesbatzak lagunduta.  

Amaitzeko, Udalak hilaren 4an Alondegian eskainiko den hitzaldia ere nabarmendu nahi izan du. Bertan izango da Patxi Ezkurra Osasun Zentroko sendagilea aurretiazko borondateen inguruan hitz egiten. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean izango da eta gazteleraz eskainiko da.