Igandean pintura lehiaketa egingo da

2010/08/12

Lanerako euskarriak goizeko 9:00etatik 11:00ak arte zigilatuko dira udaletxean.

 

Igandean, abuztuak 15, egingo da aurtengo kaleko pintura lehiaketa. Margo lanak, kalean eta antolatzaileek seinalatutako eremuen barruan egin beharko dira. Eta teknika eta gaia parte hartzaileen aukeran izango dira.
Lanerako euskarriak zigilatzea udaletxean egingo da goizeko 9etatik 11ak bitartean. Euskarriak, lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.
Euskarriak gogorra izan beharko du, ondoren izango den erakusketarako.
Bukatutako lanak Foronda Kultur Etxean aurkeztuko dira 13:00etatik 14:00ak bitartean, egilearen datuekin batera.
Parte hartzaile bakoitzari bazkari txartel bat emango zaio. Parte hartu ez dutenek 15€ ordaindu beharko dute. Bazkaria 14:30ean izango da.
Sari banaketa arratsaldeko 6etan izango da, epaimahaiaren erabakia apelaezina izango delarik. Sariak honako hauek izango dira:
1go saria - 800€
2. saria - 500€
3. saria 500€
Herriko saritu gabeko lehen klasifikatuarentzat 250 euro. Haur guztiek oroigarri bat jasoko dute.
Sari hau ezin izango zaio eman egile berari bi urtez jarrain. Epaimahaiak eskubidea izango du sarietako edozein eman gabe uzteko. Lehenengo hiru sariak, udalaren jabegora pasako dira. Aurkeztutako lanen aukeraketa bat egingo du erakusketa honetarako. Lehiaketa honetan parte hartzeak arau guzti hauek onartzea dakar.

Arratsaldean, berriz, haurrentzat pintura tailerra egingo da kofradian, 17:00etatik aurrera.