Igandean, txakur krosa izango da
Bigarren urtez jarraian, Txakur krosa egingo da Zumaian. Igandean izango da, eta oraindik ere izena eman ez, baina parte hartu nahi duenak www.herrikrossa.com wegbunean egin dezake. Hala ere, egunean bertan ere izango da izena emateko aukera.
Bigarren urtez jarraian, txakur krosa izango da Zumaian. Aurten gainera berrikuntza batetik. Igande goizean, 10:30etan, 2 kilometroko lasterketa herrikoia egingo da. Lasterketa hau beren burua eta txakurra horrelako lasterketan parte hartzeko gai diren probatzeko lasterketa izango da.
Ondoren, 11:00etan, berriz, lasterketa nagusiaren txanda izango da. Hemen, parte hartzaileek 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute helmugara iritsi aurretik.
Lasterketaren hasiera eta helmuga, Victoriano Arrate kalean (Alai auzoa) izango dira.
Izen ematea
Lasterketan parte hartzeko interesa duten pertsonak, oraindik garaiz daude. Izen ematea www.herrikrossa.com orrian egin daiteke, eta lasterketa aurretik ere izango da aukera apuntatzeko.



