Igandean, txakur krosa izango da

2015/01/07

Aurten, ohi baino lehenago izango da; eta ez da aldaketa bakarra data izango, berrikuntza gehiago ere badakartza aurtengo txakur krosak.

 

Aurten, ohi baino lehenago dator Zumaiako txakur krosa. Orain artean, otsailean egin ohi izan da, baina aurten urtarrilera aurreratu behar izan dute. Igandean, urtarrilaren 11n goizeko 11:00etan hasiko da Herri Eskola ingurutik. Irteera eta helmuga puntua ere aldatuko da aurtengoan. 

Parte hartzaileek 7 kilometroko ibilbidea egin beharko dute helmugara iritsi aurretik. Hala ere, izango da ibilbide motzagoa egiteko aukera ere. Haurrentzako lasterketa ere egingo da helmuga inguruan. Horretarako, gurasoen baimena beharko dute.

Lasterketa osterako, berriz, bazkaria antolatu dute. Parte hartzaile zein nahi duen orok izango du bazkarira joateko aukera. 

 

Izena emateko

Aurrez
- Herrikrossa.com webgunean.
- Federatuak: proban parte hartzea 15 euro eta bazkaria 8 euro.
- Federatugabeak: 18 euro proba eta bazkaria 8 euro.
Egunean bertan
- Federatuek 20 euro, eta federatugabeek 22 euro.

Haurrak. Egunean bertan eman beharko dute izena, gurasoen baimenarekin.