Igandeko estropadan Zumaiako neskak animatzeko deia egiten du Udalak

2011/09/08

Udalak goizeko 09:00etarako autobusa antolatu du. Bueltan, arratsaldean estropadan gertatzen dena gertatzen dela ere, arraunlariei ondo merezitako ongietorria egingo zaie herrian.

 

Zumaiako Udalak Zumaiako-Kiroljokoak taldeak azken urteotan orohar, eta  Kontxako Estropadako emakumezkoen mailan pasatu den igandean egindako lana txalotu nahi du. Horrekin batera, datorren igandeari begira jarriz, Udal Gobernuak  neskak animatu nahi ditu, eta igandean gertatzen dena gertatzen dela ere, lan bikaina egiten ari direla, eta herrian dagoen ilusioa adierazi nahi diete. Eta horixe bera egin dute udal ordezkariek aste honetako entrenamendu batetara egindako bisitan. Neskak animatzeaz gain, ordea, Udalak herritarrei ere dei egiten die, igandean Donostiara joan eta zumaiarrei animu guztiak emateko.

Horretarako, Udalak goizeko 09:00etako autobusa antolatu du Udalak. Autobus hori 09:00etatik abiatuko da Zumaiatik, eta 14:00etan abiatuko da berriro Zumaiara. Txartelak 4 eurotan daude salgai Turismo Bulegoan. Trikitilariak joango dira autobus horretan, festa giroa goizean goizetik sortu asmoz. Behin Donostiara iritsitakoan ere, Donostiako portuko arranparainoko bidea kalejiran egingo dute. Han, neskak itsasoratzerako animatzeko aukera ederra izango da.

Egun horretan gertatzen dena gertatzen dela ere, igande arratsalde erdi aldera, merezitako harrera eta ongietorria egingo zaio Zumaiako-Kiroljokoak taldeari, Itsaskiroldegitik hasita. Beraz, zumaiarrei igande arratsaldean kalera irten eta ongietorrian parte hartzeko deia ere egiten zaie.

 

Bandera eta zapiak

Estropadaren atariko egun hauetan, Zumaiako Udalak egin bezala, Zumaiaren aldeko bandera gorriak etxeko balkoietan jartzeko gonbidapena luzatzen die herritarrei, eta, baita, igandean zumaiarren aldeko zapia soinean emateko ere.