Iganderako iragarritako 'Úniko' antzezlana, bertan behera

2022/09/30

Urriaren 23ra atzeratu dute saioa, osasun arazoak direla-eta. Iganderako sarrera erosita zutenekin harremanetan jarriko da Udala, kopurua itzultzeko.

Iganderako iragarritako 'Úniko' antzezlana bertan behera gelditu da, antzezleen osasun arazoak direla-eta. Sarrera erosita zutenei kopurua itzuliko die Udalak, eta horretarako zuzenean jarriko dira harremanetan erosleekin.

Edonola ere, eta antzezlanak herritarrengan piztutako interesa kontutan hartuta, urriaren 23ra atzeratu dute saioa. Garaiz iragarriko dira sarreren inguruko xehetasunak.