Igartubeitia baserrira bisita, lehen familia irteeran

2013/10/08

Zumaiako Udalak eta Ludotekak antolatuta, ikasturteko lehen familia irteera antolatu da, Igartubeitia baserrira. Urriaren 20an izango da irteera; 10:00etan abiatuko dira Ludotekatik, eta 18:00ak aldera Zumaian izango dira bueltan. Familia irteeran parte hartu nahi dutenek ostiralera arte, urriaren 11a arte, dute ludotekan izena emateko epea. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz, 15 euro.