Igartubeitiara, familian txangoa

2013/10/22

Urriaren 20an egin zen Ludotekak antolatutako familia irteera, guztira 35 pertsona elkartu ziren eta eguraldi onaz gozatuz euskal baserrien kultura eta tradizioa ezagutzeko aukera izan zuten haur eta helduek. Igartubeiti baserri museoak duela 500 urteko baserri tradizionala bizitzeko aukera eskaintzeaz gain, bertako tolare tradizionala ezagutzeko aukera ere eskaintzen du, garai batean erabiltzen zituzten tresnak bertatik bertara ezagutuz. Bisita gidatua eta hamaiketako ederraren ondoren Eskio inguruak ezagutu eta bertako jatetxe batean bazkaldu genuen. Familiarteko jolasekin bukatuz. Oso ondo pasa zuten guztiek eta ea hurrengorako familia gehiago animatzen diren.