Igerilari Osoa txapelketak igerilekuaren erabileran eragina izango du asteburuan
Igandean 07:30etik 09:00etara artean erabili ahal izango dute herritarrek igerilekua. Gainerako orduetarako itxi egingo dute, txapelketa jokatzeko.
Lubakiko igerilekuan jokatuko da asteburu honetan Igerilari Osoa Gipuzkoako txapelketa. Igandean izango da lehiaketa, 09:00etan hasita, eta, beraz, ordutik aurrera igerilekua itxita egongo da herritarrentzat. Kiroldegia irekitzen den unetik 09:00etara bitartean, hau da, 07:30etik 09:00etara, igerilekua ohiko erabilerarako zabalik egongo da.
Txapelketarako prestaketa lanak larunbat arratsaldean hasiko dira. 18:00etatik aurrera, beharrezko materiala igerilekura eramango da, eta horrek erabiltzaileen ohiko jardunean eragina izan dezake.



