Ignacio Zuloagaren oroigarria eraberrituta

2015/10/19

Zumaiako Udalak I.Zuloagan plazan dagoen pintorearen oroigarria garbitu eta txukundu du.

Rakel Nacenta eta Idoia Idigorasek pintore ezagunaren izena daraman plazan dagoen I. Zuloagaren oroigarria zaharberritu dute. Azterketa eta prestaketa lanen ostean, pare bat aste pasatu dituzte kalean lanean. Brontzea eta harria garbitu dituzte, likenak eta bestelako zikinkeriak kenduz, eta babesteko tratamendua ere eman diote bukatzeko.

 

 I. Zuloagaren oroigarriaren inaugurazioa

Oroigarri hori 50. hamarkada hasieran jarri zen.