Igogailuak jartzeko diru-laguntzen oinarriak argitaratu dira

2010/02/03

Etxebizitzen fatxadak konpontzeko laguntzen berri ere eman da. Bi kasuetan, 2009ko diru-laguntzen deialdiak izango dira eta otsailaren 22ra arteko epea dago proposamenak udaletxean aurkezteko.

 

Igogailuak jartzeko eta etxebizitzen fatxadak konpontzeko diru-laguntzen deialdi berriak indarrean daude dagoeneko. Astelehenean (otsailak 1) argitaratu ziren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgune honetan ere kontsultatu daitezke.

Bi kasuetan, 2009ko diru-laguntzen deialdiak izango dira eta otsailaren 22ra arteko epea izango da proposamenak udaletxean aurkezteko (15:00rak baino lehen).

Igogailuak jartzeko diru-laguntzen oinarriak.

Etxebizitzen fatxadak konpontzeko diru-laguntzen oinarriak.