II. Berdintasun Plana osatzeko bilera, asteartean, 18:30ean, Alondegian

2014/03/28

Udaletxean, kiroldegian eta Alondegian inkesta eta buzoiak jarri dira bilerara joan ezin, baina iritzia eman nahi dutenentzat

Datorren asteartean, apirilak 1, egingo da II. Berdintasun Plana osatzeko lehen bilera zabala herritarrekin. 18:30etan izango da Alondegian. Bilera horretan, I. Berdintasun Planaren inguruan hausnarketa egingo da tailer ezberdinen bitartez.

 

 

Hala ere, bilerara joaterik e zeta iritzia eman nahi dutenentzako ere jarri da aukera. Udaletxean, kiroldegian eta Alondegian inkestak eta postontziak jarri dira, iritzia eman nahi dutenek bete eta bertan uzteko. Inkesta hori bera herriko eragile ezberdinei ere bidali zaie orain arteko bidearen hausnarketa egin eta etorkizunerako hurrengo pausoen inguruko iritzia jasotzeko.