II. Berdintasun plana osatzeko herritarrekin bilera, astelehenean, hilak 26, izango da

2014/05/23

Zumaiako Udalak, herriko eragile eta norbanakoekin II. Berdintasun Plana osatzen segitzen du. Aurrez ere egin dira bi bilera, eta datorren astelehenean, maiatzak 26, 18:00etan hirugarren bilera egingo da. Aurreko bi saioetan, I. Berdintasun planaren inguruko ondorioak atera dituzte gehienbat, eta hirugarren bilera horretan, hurrengo plana osatzeari ekingo diote. Bilerak irekiak dira, eta edonork har dezake parte.