Ikasleak ez ezik, euskara ere irabazle

2009/06/10

Atzo, asteartea, egin zuten San Telmo literatur lehiaketako sari banaketa ekitaldia Aita Mari zinema aretoan.

 

Ikasleak ez ezik, euskara ere irabazle atera da XXVI. San Telmo literatur lehiaketan. Atzo (ekainak 9, asteartea) ospatu zuten Aita Mari zineman lehiaketako sari banaketa ekitaldia.

Zumaiako Udalak antolatzen du urtero San Telmo literatur lehiaketa eta Zumaiako ikastetxeetako neska-mutilen artean banatzen ditu sariak. Aurtengoan ere, saritu ugari izan dira, idatzizko ipuin, olerki zein bertsoen modalitatean.

XXVI. San Telmo literatur lehiaketako sarituak ikusteko egin klik hemen.