Ikastaro berrien eskaintza egin dute Kultura Sailetik
Besteen artean, Vainica, helduentzako esku-lanak, txalaparta eta haurrentzako antzerki tailerra, edota laburmetraiak egiten trebatzeko ikastaroak eskainiko dituzte. Brankan, berriz, komunikazio ez bortitzaren inguruko ikastaroa eskainiko dute.
Udazkenean eskainitako ikastaroez gain une honetan ikastaro berrien eskaintza luzatu du Udalaren Kultura Sailak:
- Aulas Kutxa ikastaroak: Vainica, Tai Chi Chuan bi mailak, Golf hastapenak . Informazioa: 902 540 040
- Helduentzako esku-lanak: urtarrilaren 12an hasita eta udara bitartean, era guztietako eskulanak: pintaketa, beira, restaurazioa, konponketa lan txikiak, birziklatzea,.. Astearte eta asteazkenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara, Bidasoa kalean. Izen ematea local bertan, edo bestela 687407496 telefonoan.
- Musika Eskolako tailer berriak: Txalaparta eta Haurrentzako antzerki tailerra. Urtarrilaren erditik aurrera. Izen ematea eta informazio gehigarria arratsaldeetan Ubillos Musika Etxean (943-861183).
- Laburmetraiak egiten trebatzeko ikastaroa: oinarrizko ikastaroa, hasieratik, filmaren ekoizpenaren amaiera bitartekoa. Urtarrilaren 16ean hasita, 10 larunbatetan, goizeko 9:30etik 13:30era. Matrikula 60 euro. Izen ematea urtarrilaren 12ª bitartean, kultur etxean 943-861056 / foronda@zumaia.net
Komunikazio ez bortitzaren inguruko ikastaroa Brankan
Urtarrilaren 16an eta 17an egingo da ikastaroa eta Pilar de la Torre eta Nerea Mendizabalek eskainiko dute. Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00retatik 20:00etara izango dira saioak; igandean, aldiz, 10:00etatik 14:00etara egingo da. Matrikula 150 euro kostako da eta argibide gehiago ondorengo telefono zenbakira deituta jaso ahalko dira: 628859282. Bestalde, www.comunicacionnoviolenta.com webgunean ere informazio gehiago eskuratu daiteke.
Tailer honetan Komunikazio Ez Bortitzaren (KEB) oinarrizko elementuak ezagutuko dira, batez ere, praktika zuzenaren bidez. “Geure buruaren benetakotasunera hurbildu nahi dugu, bizi izan ditugun egoera zehatzen gaineko praktikak eginez, gure ulermenean, adierazkortasunean eta entzumenean sakonduz”. Besteak beste, ondorengo kontzeptuak landuko dira:
- Benetako adierazkortasuna garatzen hasi.
- Entzute enpatikoa garatzen hasi.
- Komunikazio prozesu hau eguneroko hizkuntzara nola itzuli, konexioa eta jariotasuna lortuz.
- Norbanakoaren arloan eta eguneroko bizitzan aplikatzeko aukerak aztertu eta esperimentatu.



