Ikastaro ugari urtarriletik aurrera
Denetariko ikastaroak izango dira urte berriarekin batera Zumaian.
Urte berria hastearekin batera, ikastaro berri ugariri emango zaio hasiera Zumaian. Urrtarrilean hamaika ikastaro jarriko dira martxan, eta orain da ikastaro horietan izena emateko epea. Informazio gehiago nahi duenak, edo ikastaro horietan izena eman nahi duenak, forondo@zumaia.net -era idatz dezake, edo 943 86 10 56 telefonora deitu dezake.
Ikastaroak:
Pintura tailerra: Astelehenen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara/ astearte eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era.
Internet ikastaroak (KZ gunea): Informazioa: 943 86 28 66.
Tai chi ikastaroa: Ostegunetan 18:00etan. Urtarrilaren 27tik maiatzaren 26ra. Matrikula: 40 euro.
Aretoko dantzak: Marisa Merinoren Dantza Eskola. Torreberrin, larunbatetan: Aretoko dantza I eta Latino Oinarrizkoa. Informazioa: 687845194
Inauterietako mozorroak egitea: urtarrila eta
otsailean institutuan. Astelehen, astearte eta
ostegunetan, 17:15etik 19:00etara.
Tai Chi, Makilaia gazteentzat eta Golf (Kutxa ikasgela): Informazioa: www.kutxa.net
Yoga: astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Urtarrilaren 11etik ekainaren 23ra. Matrikula:hileko 30€.
Argazki hastapenak: Distira Elkarteak antolatuta, urtarrilean hasita. Informazioa distira-zu@hotmail.com
Patronajea: Astelehenetan 18:00etik 20:00etara. Urtarrilaren 24tik apirilaren 18ra. Matrikula: 60 €.
Eta martxotik maiatzera bitartean akuarela ikastaro laburra eta eskultura hastapenerako ikastaroa ere eskainiko dira.



