Urrian hasiko diren ikastaroetako izen emate epea zabalik dago
Izena irailaren 29a bitartean Alondegian eman behar da. Bertako ordutegia honakoa da: astelehenetik ostiralera 9:00-14:00etara. Informazio gehiagorako 943861056 telefonora dei dezakezu edo kulturetxea@zumaiakoudala.net helbide elektronikora idatzi.
Ikasturte hasierarekin batera, ikastaro berriak jarriko dira urrian abian, Zumaian. Ikastaro horietan izena emateko epea irailaren 29an bukatuko da. Ikastaro gehienak Forondan emango badira ere, izena Alondegian eman beharko da. Bertako bulego ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara da. Informazio gehiago nahi duenak bertara jo dezake, edo bestela 943861056 zenbakira deitu edo kulturetxea@zumaiakoudala.net helbide elektronikora deitu dezake.
Ikastaroak:
HAUR PLASTIKA TAILERRA: Urriaren 3tik maiatzaren 31ra. Astelehen, astearte, asteazken edo ostegunetan, 17:30etik 19:00etara. Matrikula: 110€ / 80€ familia anitzek.
PINTURA TAILERRA: Astelehenen eta asteazkenetan 18:30etik 20:00etara/ astearte eta ostegunetan 15:00etatik 16:30era. Urriaren 3tik aurrera. Matrikula: hileko 25€.
YOGA: astearte eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara. Urriaren 4tik maiatzaren 31ra. Matrikula: hileko 30€.
DANTZA: Musika Eskolak antolatuta. Torreberrin. 943861183
TAI CHI IKASTAROA: Asteazkenetan 18:30ean. Urriaren 5tik abenduaren 21era. Matrikula: 35€.
ESKULANAK: Bidasoa kalean, PAND’ ORO Elkarteak antolatuta. Astearte eta asteazkenetan: 10:00-13:00 / 15:00-19:00.
ARTELANETAN HASTAPENAK ESKULTURAN OINARRITUZ: urritik ekainera. Astearte eta ostegunetan.: 18:00etan. Lehen hiruhilekoaren izen ematea. Matrikula: 40€ (20€ gazte, langabetu edo jubilatuentzat). 16 urtetik aurrerakoentzat.
DANTZA ETA MUGIMENDU TERAPIA asteartero, 15:00-16:30. Hogarrean. Hasiera, urriaren 4ean. Matrikula: hileko 15€.
K.Z. Gunea: Internet ikastaroak. Informazioa: 943 86 28 66.
KUTXA IKASGELAK: Sukaldaritza Bejetarianoa eta Golf. Informazioa: www.kutxa.net / 902 540 540



