Ikastaroak antolatzeko deialdia
Urtarriletik ekainera bitartean kultura eta aisiaren inguruan ikastaroak eman nahi dituenak, abenduaren 7a arte du eskaintzak egiteko epea.
Zumaiako kultur etxeak dei egin nahi die urtarriletik ekaina bitartean ikastaroren bat antolatu nahi duen orori. Ikastaro berri hauek urtarrilaren amaieran hasi eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2011/2012 ikasturtearen barne ; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.
Kultur sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten baldintzak eta eskaera orrian bete beharreko informazioa hemen behean eransten dira. Edonolako informazio gehiago nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake, 943- 86 10 56 telefonora edo kultura@zumaiakoudala.net emailera.
Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 7an amaituko da.
IKASTAROAK EMANTEKO BALDINTZAK:
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda egotea, eta Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
- Haurrentzako ikastaroetan izena emateko, irakasleek euskara jakin beharko dute nahitaez. Helduentzako ikastaroetarako, euskara jakitea lehenetsiko da, eta erabateko lehentasuna izango dute euskaraz dakitenek, hautaketa egiteko orduan.
- Ikastaroak euskaraz emango dira, hala ere, kasuren batean ikastaroaren interesa dela eta gazteleraz ematea erabaki hala izango du ikastaroak hautatzeko batzordeak.
- Kultura Batzordeak onartutako ordutegia beteko da. Pisuzko arrazoiak direla eta, ezin bada eskolaren bat eman, aurrerapen nahikoz abisatu beharko da.
- Zerga-ordenantzek finkatuko dute zer kuota kobratuko zaien erabiltzaileei, eta kuota horiek errespetatu beharko dira; gainera, ezingo da bestelako preziorik jarri.
Baldintza horietakoren bat beteko ez balitz, Kultura Batzordeak erabakiko du zer egin.
ESKAERAK
Eskaerak Zumaiako Alondegia Kultur Etxean aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera, 09:00etik 14:00etara. Eskaeretan honako informazio xehatu hau jaso beharko da (eskaera bat egin behar da ikastaro bakoitzeko):
- Ikastaro-mota
- Ikastaroaren helburuak
- Proiektua: zer eta nola irakatsiko den
- Norentzat den ikastaroa
- Egutegiaren eta ordutegien proposamena eta ikastaroaren iraupena
- Titulua, curriculuma, gaitasuna
- Behar diren azpiegiturak: tokia eta baliabideak
- Aurrekontu zehatza



