Ikastaroak antolatzeko deialdia
Abenduaren 1a bitartean egin daitezke proposamenak Kultura Sailera.
2014/2015 ikasturtean kultura eta aisi ikastaroak antolatzeko deialdia ireki du Kultur etxeak. Deialdia ikastaroa emango luketen talde edo norbanakoei dago zuzenduta, eta ikastaroak urtarriletik maiatzera bitartean emango dira, eta iraupen desberdinak izan ditzakete.
Ikastaroek Kultura sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzeko zehaztutako oinarriak bete beharko dituzte. Horiek aurrez eskatuta kultura departamentuko bulegoan eskura ditzake interesa duen edonork.
Informazio gehiago edo ikastaroren bat antolatu nahi dutenek kultura sailera jo dezakete: Alondegiko kultura sailaren bulegoetara jo dezakete, edota kultura@zumaiakoudala.net helbidera idatzi edota 943 85 10 56 telefonora hots egin dezakete.
Proposamenak jasotzeko azken eguna abenduaren 1a izango da.



