Ikastaroak antolatzeko deialdia
2016ko urtarriletik maiatzera ikastaroak antolatzeko nahia duten irakasle eta taldeentzak eskaini nahi duten saioen inguruko informazio aurkezteko epea zabaldu da.
Deialdi bat egin nahi dugu Kultur Etxetik herrian ikastaroak eman nahi dituzten irakasle edo taldeei zuzenduta.
Ikastaro berri horiek urtarriletik maiatza amaiera bitartera luza daitezke, edo laburragoak ere izan daitezke, beti ere 2015/2016 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiaren inguruan ibili beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943 861056 / kultura@zumaia.eus
Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 1ean amaituko da.



