Ikastaroak proposatzeko deialdia ireki du Udalak
Ekainaren 6ra arte izango da proposamenak egiteko aukera.
Ikastaro berri horiek irailaren amaieran hasi eta ekaina bitartera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke. Beti ere, 2011/2012 ikasturtearen barnean gauzatu beharko dira, ordea. Ikastaroak kultura eta aisialdiaren ingurukoak izan behar dute.
Kultura sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango daude kultur etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia kultur etxera jo dezake: 943861056 / kultura@zumaiakoudala.net.



