Ikastaroak eskaini nahi dituztenentzat deialdia
Kultura eta aisiari lotutako ikastaroak antolatu nahi dituzte irakasle edo taldeek abenduaren 2a arte dute beren proposamenak aurkezteko.
Urtarriletik aurrera ikastaroak emateko proposamenak egiteko deialdia zabaldu du Kultur etxeak, batez ere irakasle eta taldeei zuzenduta dago deialdia. Ikastaro berri horiek urtarriletik maiatza amaierara luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2013/2014 ikasturtearen barne; eta kultura eta aisialdiari lotutakoak izan beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-86.10.56 / kultura@zumaiakoudala.net.
Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 2an amaituko da.



