Ikastaroak proposatzeko epea zabalik da

2012/11/28

Zumaiako Kultur Etxeak herrian ikastaroak eman nahi dituen irakasle edo taldeei zuzenduta deialdia zabaldu du. Ikastaro berri horiek urtarriletik maiatza amaiera arte luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2012/2013 ikasturtearen barruan egin beharko dita; eta kultura eta aisiari lotutakoak izan beharko dute. Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri izango dira Kultur Etxean interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero. Edonolako informazioa nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-86.10.56 / kultura@zumaiakoudala.net. Proposamenak aurkezteko epea: abenduaren 12an amaituko da.