Ikastaroen proposamenak egiteko epea zabalik

2010/11/08

Azaroaren 26ra arte egongo da proposamenak jasotzeko epea zabalik.

 

Urtarriletik ekaina bitarteko ikastaroak antolatzeko proposamenak jasotzeko epea zabaldu du Udalak. Pasatu den maiatzean egin zen irailetik urte bukaera arteko ikastaroak antolatzeko deialdia, eta oraingo honetan urtarriletik ekainera bitarteko ikastaroak antolatzeko deialdia egin du Udaleko Kultura Batzordeak.

Ikastaroak herriko norbanako zein taldeek eman ditzakete, eta kultura eta aisiaren inguruko ikastaroak izan beharko dute. Udaleko Kultura sailak antolatzen dituen ikastaro horiek arautzen dituen oinarriak eskuragarri daude Foronda Kultur Etxean. Edozein zalantza edo informazio gehiago jasotzeko ere,  interesatuek Forondara jo dezakete (943861056 edota foronda@zumaia.net).