Ikastaro proposamenak egiteko epea zabalik da
2012-2013 ikasturterako kultur eta aisialdi arloko ikastaroak proposatzeko epea ekainaren 13a arte zabalik izango da.
Udaleko kultura departamenduak herrian ikastaroak eman nahi dituen irakasle edo taldeei beren proposamenak aurkezteko dei egiten die..
Ikastaro berri horiek irailaren bukaeran eta ekaina bitartera luza daitezke, edo denbora tarte ezberdinetakoak ere izan daitezke, beti ere 2012-2013 ikasturtearen garatu beharko dita; eta kultura eta aisialdiaren arloko ikastaroak izan beharko dute.
Kultur Sailak antolatzen dituen ikastaroak arautzen dituzten oinarriak eskuragarri dira Kultur Etxean, interesa duen edonorentzat, aurrez eskaera eginez gero.
Informazio gehiago nahi duenak Alondegia Kultur Etxera jo dezake: 943-86.10.56 / kultura@zumaiakoudala.net.
Proposamenak aurkezteko azken eguna ekainaren 13a izango da. Proposamenak kultur departamentuan aurkeztu beharko dira.



