Ikasturte berrirako eskaintza zabala Lubaki kiroldegian

2012/09/10

Hilaren 24an emango zaio hasiera ikasturte berriari, eta ikastaro eskaintza zabala osatu da. Izen-emate epea bihartik aurrera izango da zabalik.

 

Uda ostean, ikastaro berriekin emango dio hasiera Lubaki kiroldegiak ikasturte berriari. Bihartik aurrera ikastaroetan izena emateko epea zabalik izango da, eta ikastaroei dagokionez, haur, gazte zein helduentzat eskaintza zabala osatu dute kiroldegian.

 

Aurten, ikastaroak hiruhileka eskainiko dira, lehen hiruhilekoa irailaren 24tik abenduaren 21era izango da. Bigarrena, urtarrilaren 7tik martxoaren 27ra, eta hirugarrena, apirilaren 9tik ekainaren 21era.

Horretaz gain, ikastaro guztiak hiruhileka ordaindu beharko dira, eta prezio ezberdina izango dute kiroldegiko bazkide direnek eta ez direnek. Orain arte bono bidezko funtzionamendu, berriz, kendu egin da.

Eskaintza osoa ikusteko klikatu hemen.