Ikasturte bukaerako Zumba erakustaldia
Ikasturtean zehar Lubaki kiroldegian Zumba ikastaroa ikasten aritu direnek erakustaldia egingo dute larunbatean, hilak 13. 20:00etan haurren ikasturte bukaerako erakustaldia izango da, eta 22:30etatik aurrera, berriz, helduenek mugituko dituzte gorputzak. Bi saioak Beheko plazan izango dira.



