Ikusgai dira Torreagako BOE etxebizitzen behin behineko esleipendunen zerrendak eta itxaron zerrenda
Zozketa eginda, dagoeneko ikusgai dira zerrendak. Behin behineko esleipendunekin harremanetan jarriko da Udala. Etxebizitza bat edo batzuk esleitu gabe gelditzen badira, sustatzaileak itxarote zerrendako hurrengo pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko dizkie, zerrenda horren hurrenkera zorrozki jarraituta.
Torreagako Babes Ofizialeko 46 etxebizitzen zozketa egin da gaur, 12:00etan Komentuan. Hemen kontsultatu daitezke zozketaren emaitza eta itxaron zerrenda:
>Alkate dekretua: behin-behineko esleipendunak eta itxaron zerrenda
>Esleipenen prozedura
| Esleipena |
Etxebizitzen behin behineko esleipena: Etxebizitza zehatzak notario aurrean esleituko dira, bizikidetza-unitatearen beharretara egokituta. - 43 behin-behineko esleipendunak bizikidetza unitateko kide kopuruaren arabera ordenatuko dira, handienetik txikienera. Kide kopuru berdina den kasuetan, zozketan izandako lehentasun ordena errespetatuko da. |
| Itxaron-zerrenda |
Itxaron-zerrendaren erabilera: Zozketaren egun berean zozketan parte hartu duten baina etxebizitzarik eskuratu ez duten pertsona edo bizikidetza-unitate guztien zerrenda bat egin eta argitaratuko da, egokitutako azken zenbakitik aurrera. Etxebizitza bat edo batzuk esleitu gabe gelditzen badira –izendatu ez direlako edo uko egin zaielako–, sustatzaileak itxarote zerrendako hurrengo pertsonei edo bizikidetza-unitateei esleituko dizkie, zerrenda horren hurrenkera zorrozki jarraituta. |



