Datorren uztailaren 23an izango dira Espainiako Kongresurako hauteskundeak, eta bozetarako errolda jendaurrean jarri du Zumaiako Udalak. Ekainaren 12ra bitartean, udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan ikusi ahal izango da erroldaren zerrenda. Herritarrek ordura arteko epea izango dute beharrezko kexak edota erreklamazioak aurkezteko.
Hauteskunde mahaikideen zozketa hilabete bukaeran egingo da.