Imsersoren termalismo programan parte hartzeko izena eman daiteke

2013/01/09

Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

 

Aurreko urteetan bezala, Zumaiako jubilatu eta pentsiodunek ‘Gizarte-Termalismoa’ izeneko programaz gozatzeko aukera izango dute. Jende nagusiari bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

Programan parte hartu ahal izateko, interesatuak eguneroko bizitzan bere kabuz moldatzea ezinbestekoa da; baita egoitza batean bizikidetza eragozten dituzten portaera-aldaketak ez izatea ere, eta gaixotasun infekzio-kutsakorrik ez izatea da hirugarren baldintza.

 

Eskaintzen dituen zerbitzuak

Txandek 10 edo 12 eguneko iraupena izango dute eta ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu programak:

- Pentsio osoko erregimeneko mantenua,  partekatutako gela bikoitzetan.

- Oinarrizko tratamendu termalak, bainuetxeko medikuaren tratamendu-preskripzioa pean, kasu bakoitzean medikuak preskribatu duen tratamendu termala, eta bere ondorengo jarraipena medikuarekin.

- Animazioarako jarduerak.

- Aseguru turistikoko talde-poliza.

 

Urtarrilaren 17a baino lehen

Zumaiako pentsiodunek urtarrilaren 17ra arteko epea dute zerbitzuaz abuztua bitartean baliatu nahi badute. Izena Branka Gizarte Zerbitzuen egoitzan eman behar da; hor emango zaie pentsiodunei izena eman ahal izateko eskari-eredua. Hala ere, Internet bidez ere eskura daiteke izen-emate orria, ondorengo helbidean: www.imserso.es. Behin orria bete ondoren, Brankan entregatu beharko dute interesatuek.

 

COCEMFE, opor eskaintza berria

Ezinduen Espainiako konfederazioarekin elkarlanean Imsersok antolatu ohi dituen opor bidaien iazko eskaintza ere zabaldu egin dute. Hala, ezindu fisiko zein organikoentzat aukera berriak plazaratu dituzte. Besteak beste, Espainiako hainbat leku ezberdinetarako bidaiak daude aukeran; Kanariar uharteak, Andaluzia, Errioxa...

Bidaia hauen inguruan informazio gehiago nahi dutenek Brankan Gizarte Zerbitzuek duten bulegora jo dezakete,  edo zuzenean COCEMFE (Cónfederacíon Española de Personas con Discapacidad Física y Orgánica) elkartearekin jar daitezke harremanetan (telefonoa: 91 413 80 01, e-posta: vacaciones@cacemfe.es).