Inauteriak iritsi dira

2013/02/08

Gaur arratsaldeko ekintzak Maria eta Josen egingo dira eta asteburuan ere aldaketaren bat edo beste izan daiteke eguraldiak laguntzen ez badu. Ludotekak gaur arratsaldeko Zirko festan parte ez hartzea erabaki du eguraldi txarra dela eta. Horren ordez, 17:00 – 19:30 : Merendola, musika, jolasak… izango dira ludoteka barruan (haurrak ludotekara eraman eta bertan jaso beharko dira) Festan ludotekan izena emanda dauden haur guztiak parte hartu dezakete. Oharra: Haurren batek musika eskolako jaialdian parte hartu nahi badu, ludotekara bila etorri eta gurasoak eraman beharko du.

Otsailak 8,  Ostirala

Eguerdian Beheko Plaza Abesbatzaren kalejira.

Arratsaldean, herriko Ikastetxeetako haurren Inauteri festa: kalejira herrigunean zehar eta amaiera Eusebio Gurrutxaga plazan.

18:30ean Musika Eskolaren Inauteritako Kalejira Ludotekarekin batera: “ZIRKOA” herriko ume eta heldu guztiak gonbidaturik!

23:00etan Alondegian, ZUMB musika bandaren Inauteri dantzaldia.

 

Otsailak 9,  Larunbata

12:00etan IRAUNKORRAK Txarangaren kalejira herriko kaleetan zehar.

18:00etan  Eusebio Gurrutxaga plazan, INAUTERI MOZORRO FESTA.

18:30ean herriko kaleetan zehar kalejira  IRAUNKORRAK txarangarekin

22:30etik 1:00etara Kofradian Diskoteka Mozorrotua.

 

Mozorro Lehiaketak                    

Larunbatean bi lehiaketa ospatuko ditugu:

HAUR LEHIAKETA: Arratsaldeko 18:30ean. Lau sari emango dira: 0-8 urte bitarteko banakako eta taldeei bana, eta 9-16 urte bitarteko banakako eta taldeei beste hainbeste.

HELDU ETA GAZTEEN LEHIAKETA: 20:00etan. Hiru sari emango dira:

-          Banakako edo bikote onenari-100 euroko saria

-          Taldeak: onenari 300 euroko saria / bigarrenari 150 eurotakoa.

 

Izen ematea, 17:00etan plaza bertan – Lehiaketarako Musika berezi bat eskatu nahi bada izenematean ekarriko da.

 

Otsailak 10, Igandea

14:00etan  Beheko Plaza Elkartean: Bazkideentzat Inauteri Bazkaria

Jarraian, elkarte bertan Mozorro Lehiaketa.

17:00etan Aita Mari antzokian, haur zinema.

 

Otsailak 11, astelehena

15:00etan eta 17:30ean  Maria eta Jose aretoan,  PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOSEN pailazoen ikuskizuna : “SENTITU, PENTSATU, EKIN!”.

18:00etan  Ludotekan Inauteri festa eta merendola 9-12 urte bitarteko haurrentzat.