Inauterietako jaien antolaketarako bilera urtarrilaren 31n

2019/01/24

Aipatu bilera Alondegian egingo da, 18:30ean. Proposamenik duenak dagoeneko aurkezteko aukera du eta proposamenak aurkezteko epea, otsailaren 4a bitarte izango da. (943861056 / kultura@zumaia.eus)

Urtea hasi berria badugu ere, Inauteriak berehala gainean izango ditugu. Aurtengoan jaiegunak berandu antzera izango dira, martxoaren 1etik 4ra bitartean, hain zuzen ere.

Jaiak antolatzeko lanetan hasteko eta elkarlanean egitarau aberats bat osatzeko asmoz, Udalak, elkarte eta taldeei, sor daitezkeen proposamenak aurkezteko bilera batera dei egiten die.  

Inauterietako jaien antolaketarako bilera hori urtarrilaren 31n, ostegunez, 18:30ean izango da, Alondegian.

Hala ere, dagoeneko egitaraua lantzen hasiak direnak, edozein proposamen aurkeztu nahi ezkero, edo aurrez aurkezteko, Alondegia kultur etxeko bulegora lasai zuzendu daitezke. Proposamenak aurkezteko epea, otsailaren 4a. (943861056 / kultura@zumaia.eus)