Inauterietako kartel lehiaketa abian da
Otsailaren 18a baino lehen Forondan entregatu behar dira lanak.
Zumaiako Udalak Inauterietako kartel lehiaketa martxan jarri du. Lanak otsailaren 18a baino lehen entregatu behar dira Forondan, eta pertsona bakoitzak ezingo ditu hiru lan baino gehiago aurkeztu.
Oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: Zumaiako Inauteriak 2011.
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Foronda kultur etxean, otsailaren 18a baino lehen.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du, eta saria 380 eurokoa da. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da, eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Aurkeztutako kartelekin erakusketa bat egiteko aukera aztertuko da Forondan. Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.



