Inauterietako kartel lehiaketa abian da
Zumaiarrei dago zuzenduta lehiaketa, eta gehienez pertsona bakoitzak 3 lan aurkez ditzake. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 21a izango da.
Aurtengo inauterietako kartela osatzeko lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalaren kultura sailak. Lehiaketan parte hartzeko aukera zumaiar orok du, eta urtarrilaren 21a arte izango da lanak aurkezteko aukera.
OINARRIAK
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2013".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 21 baino lehen.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 13ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 380 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.



