Inauterietako kartel lehiaketa abian da
Otsailaren 10a biratean aurkez daitzeke lanak Alondegia kultur etxean. Zumaiarrei zuzendurik dago lehiaketa, eta pertsona bakoitzak 3 lan aurkez ditzake.
Oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2014".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, otsailaren 10a baino lehen.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean otsailaren 18tik martxoaren 2ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.



