Inauterietako kartel lehiaketa abian da
Urtero bezala, kartel inauteriak iragartzeko erabiliko den kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du Kultura Sailak. Oinarriak argitaratuta, urtarrilaren 12a arte izango dute aukera kartelen bat proposatu nahi dutenek.
Oinarriak
- - Gaia eta karteleko testua: “Zumaiako Inauteriak 2015).
- - Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez hiru lan aurkez ditzake.
- - Teknika / neurria: teknika librea. DinA3 neurria (297x420mm).
- - Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- - Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren 12a baino lehen.
- - Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra.
- - Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta bi sari izango dira (Zumartian txartelen bidez):
- - Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- - Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batran bi lagunentzako afaria izango da.
- - Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen barnean jasoko dira.



