Inauterietako kartel lehiaketako oinarriak
Pertsona bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake. Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 16a izango da.
Oinarriak:
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2012".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez
ditzake.
- Teknika / neurria: marrazkia (era digitalean aurkeztuak ere
ontzat ematen dira). DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Aurkezteko epea eta lekua: Alondegia kultur etxea, urtarrilaren
16a baino lehen.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren
23tik otsailaren 3ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira:
- Kartel irabazlea: 380 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren
esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko
erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek
hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria
izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunen
barnean jasoko dira.



