Inauterietako kartel lehiaketan parte hartzeko epea urtarrilaren 19a arte luzatu da
Aurten Inauteriak otsailaren erdialdean izango direnez, Gabonen ostean berehala amaitu da Inauteritako Kartel Lehiaketan parte hartzeko epea, eta data txarrak zirela-eta, apenas aurkeztu da kartelik. Gauzak horrela, astebete luzatuko da kartelak aurkezteko epea: urtarrilak 19 izango da kartelak Alondegian aurkezteko azken eguna.
Oinarriak
- Gaia eta karteleko testua: "Zumaiako Inauteriak 2015".
- Zumaiarrei dago zuzendua; bakoitzak gehienez 3 lan aurkez ditzake.
- Teknika / neurria: teknika librea. DinA 3 neurria (297x420mm).
- Egilearen izena eta datuak kartazal itxi batean ekarriko dira.
- Kartelak ikusgai izango dira Alondegia kultur etxean urtarrilaren 29tik otsailaren 17ra.
- Epaimahaia Festa Batzordeak osatuko du eta 2 sari izango dira (Zumartian txartelen bidez):
- Kartel irabazlea: 300 euroko saria. Kartel irabazlea Udalaren esku geratuko da eta Inauterietako festa egitaraua kaleratzeko erabiliko da.
- Herritarren saria: erakusketan jasotzen diren botoek hautatuko dute. Saria herriko jatetxe batean bi lagunentzat afaria izango da.
- Irabazi ez duten kartelak erakusketa itxi eta hurrengo 15 egunetan jasoko dira.



