Indarkeria matxista prebenitzeko karpa Santelmoetan

2019/04/23

Karpa Saregileen plazan egongo da Santelmoetako 2 larunbatetan, 19:00etatik 21:00etara eta 23:00etatik 02:00etara. Bertan aurkituko dituzue panel informatiboak, eskuorriak, arbela, txapa makina… Karpa 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Indarkeria matxista prebenitzeko karpa ezarriko da Santelmoetan.

Honako helburuak izango ditu karpak:

  • Emakumeak eta herritarrak oro har indarkeria matxistaren gaiaz kontzientziatzea.
  • Emakumeek jaietan indarkeria matxistarekiko dituzten bizipen, iritzi eta interesak jasotzea.
  • Babes eta elkartasun gunea irudikatzea eta indarkeriari aurre egiteko bitartekoak erratuko dituen erreferentzia gunea sortzea.
  • Erasotzaile izan daitezkeenei dena libre ez dela eta erasoak dauden kasuetan erantzuna izango dutela ohartaraztea.
  • Emakumeek beren burua defendatzeko duten gaitasunaz jabearaztea eta horretarako bitarteko eta lan tresnak eskaintzea.
  • Maitasun erromantikoaren eredua zalantzan jarri eta plazerean oinarritutako harreman osasuntsuak bultzatzea.

Karpa Saregileen plazan egongo da Santelmoetako 2 larunbatetan, 19:00etatik 21:00etara eta 23:00etatik 02:00etara.  Bertan aurkituko dituzue panel informatiboak, eskuorriak, arbela, txapa makina… Karpa 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

Aipatu karpa jartzeko diru-laguntza Espainiako gobernuak eman du.