Indarkeria matxista: ZUTIK EMAKUMEOK! erakusketa ikusgai Oxford aretoan
Basauriko MARIENEA emakume etxeak utzitako erakusketa azaroaren 26a arte egongo da zabalik egunero, 18:00-20:00 bitartean.
Erakusketa honen bidez, agerian jarri nahi da hainbat tokitako emakumeek indarkeria matxistaren aurrean erakusten duten erresistentzia. Argazki bilduma hau hainbat elkarte eta taldek utzitako argazkiz osaturik dago, eta Ecuador Etxeak parte hartze berezia izan du.



