Indarkeria matxista salatzeko, giza-katea
Gaur, azaroak 26, Maria eta Jose eta Oikiako ikastetxeetako gaztetxoek giza-katea egin dute indarkeria matxistaren kontra agertzeko. Herri eskolako ikasleek ezin izan dute parte hartu agenda arazoak medio. Izan ere, azaroaren 22an ziren giza katea egitekoak, baina eguraldi txarra zela eta, gaurko egunera atzeratu beharra izan zuten. Hona hemen ekimeneko hainbat argazki.



