INFORMAZIO PUNTUA ZABALDUKO DA ABUZTUAN AMAIA PLAZAN
Urtero bezala, aurten ere, informazio puntua zabalduko du Udalak Amaia plazan, Turismo Bulegoko errefortzu gisa.
Bertan, herriaren inguruko informazioa eskuratu ahal izateaz gain, herritar, kanpotar zein bisitariek, tren turistiko edo txu-txuarentzat sarrerak ere erosi ahal izango dituzte.
Informazio puntuaren ordutegia, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00tik 20:00etara izango da, astelehenetik igandera bitarte.



